Ondo zaintzen ditugu gure datuak? ondo babestuta daude? Orokorrean gure datuak ez ditugu ondo zaintzen, alde batetik egunero sortzen dugun informazio kantitateari garrantzirik ez diogu ematen, beste alde batetik, buruan ditugun segurtasun agentziak, NSA adibidez, gure etsaiak direla pentsatzen dugu. NSA agentziak mundu mailan espiatzeko tresnarik eta onetarikoak ditu, baina gure etsaia izan daiteke? horrenbeste tresna behar ditu guri espiatzeko? erantzuna oso argia da, ez, zergatik? gure telefonoetan eta ordenagailuetan, sare sozialetan… jartzen eta sortzen dugun informazioarekin, den dena adierazten dugu.
Argazkian ikusten duzuen pertsona Malte Spitz da, Alemaniako Green Party-ko kidea. 2009. urean bere telefoniako konpainiari (Deutsche Telekom Group) bere datua guztiak bidaltzeko eskatu zuen, ez zen erreza izan, epaitegira joan eta gero azkenean eskatutako datuak jaso zituen, hori bai, lehenengo 6 hilabeteko datuak bakarrik, zergatik? legez europar batasuneko lege baten arabera, 10.000 bezero baino gehiago duten enpresak, bezeroen datuak, gutxienez 6 hilabete eta 2 urte gehienez gorde behar dituzte.
Malte Spitz-ek hau jaso zuen, 30.000 linea duen PDF bat:
Datuak horrela ikusita ezinezkoa da jakitea zer esan nahi duen artxibo hori, hortaz, enpresa batera eraman zuen itxura emateko, beste datu batzuk eraman zituen ere, Facebook eta Twitterren kontukoak. Zer lortu zuten? mapa dinamiko bat:
Irudi honetan ikusten dena da Malteren datu guztiak, hau da, 6 hilabeteko datuak, non egon den, nori deitu edo bidali dion mezuren bat, trena noiz hartu duen, non bazkaldu duen…
Nola gertatu al da?
Gure telefonoak, bost minutuero, hurbil dagoen antena batera konektatzen da, mezuak jasotzeko, kokalekua adierazteko, emailik ditugun edo ez jakiteko, WhatsAPP edo beste motatako aplikazioen mezuak jasotzeko… bost minutuero gure telefonoak non gauden eta zer egiten ari garen adierazten dute.
Mugikorrak ez dira arazo bakarra, ordenagailuak ere, txip batzuk ere badaude gure datuak erabiltzen dituztenak, NAN-aren txipa adibidez edo puntu txartelak. Duela 20 urte, pertsonen datu baserik handiena ez zen NSA-ko agentziakoa, Walmart supermerkatu katekoa baizik, jendea zenbat irabazten zuen, zer erosten zen, etxe bakoitzean zenbat pertsona bizi ziren, izenak, abizenak… datu guzti hauek eta gehiago gordeta zituen.
Zer egin dezakegu? gutxienez, segurtasuna bermatzeko, kriptografia erabili emailetan, telefonoetan eta ordenagailuetan, eta interneten, VPN sareak erabili, interneten edo beste nonbaiten dohainik eskaintzen dizkiguten gauzak onartu edo ez (emailak, sare sozialak, puntu txartelak…). Norberaren esku dago neurri hauek hartzea edo ez, gure datuak, zuen datuak “merkatuan” ez egoteko.
ITURRIA: Zeit Online