Zerumuga

0
112
Publizitatea

Aplikazioaren edo jokoaren informazioa

Ezagutu euskal mendikateko mendiak zure eskuko gailuaren bidez. Esperientzietan banatuta, Zerumuga aplikazioari esker gure inguruko mendiak sakonago ezagutu ditzakezu esperientzia bakoitzaren bidez: deiadar mendiak, hiru handiak, infernuko bertikala…

Aplikazio honi esker, esperientzia bakoitzean sartzeko aukera izango duzu, bakoitzaren historiaren berri izatekoa eta mendi bakoitza sakonago ezagutzekoa. Mendiz mendi ibil zaitezke, gailur bakoitzetik zerumugari begira egon zure gailutik 360º-ko irudien bidez eta toki horri buruzko zehaztasun gehiago jakin: nondik joan, historia, fauna eta flora, geologia eta toki bakoitzeko ibilbiderik esanguratsuenak. Datu errealak eta interaktiboak batu dira aplikazioan ilustrazioen, 360º irudien, bideoen, bestelako irudien eta soinuen bidez.

Zerumugari esker, gure ingurua hobeto ezagutu dezakezu zure eskuko gailua erabiliaz, dela etxeko erosotasunetik dela tokian bertatik, mendi bakoitzaren gailurretik.

Konfiguratu telefonoa edo tableta euskaraz erabiltzeko

Aplikazioak edo jokoak erabiltzerakoan zuzenean euskaraz agertzen ez bazaizkizue konfigurazio txiki bat egin beharko duzue. Batzuetan gure telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratuta izan behar dugu aplikazioak edo jokoak euskaraz erabiltzeko, bi aukera dituzue euskaraz erabiltzeko:

1.- Aplikazioaren edo jokoaren hizkuntza aukeratu (instalatu eta gero) jokoa edo aplikazioa aukera ematen bagaitu.

Horrela ez bada:

2.- Telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratu. Hemen duzue bi bideo, oso lagungarriak, konfigurazioa lortzeko (YouTube):

Deskargatu hemen:

korrika

Idatzi zure iruzkina edo zalantza

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Jakin ezazu nola prozesatzen diren iruzkin-datuak.