Android motatako gailuak erabiltzen badituzue adi egon, malware berri bat dago informazio lapurtzen duena, WhatsApp eta Telegram aplikazioen datuak ere.
Zer da ZooPark?
Malware mota honen berri duela gutxi eman dute, baina ikerketen arabera, 2015. urtetik martxan dagoela uste dute adituek. Ez da malware oso arrunta, hau da, nola dagoen programatuta aztertu eta gero, antza denez, atzetik gobernu edo agentzia bat egon daitekeela uste dute, zergatik? helburu bakarra duelako, ziberespioitza. Momentuz ez gara zertan ikaratu behar zeren eta Ekialde Hurbileko gunean zabaldu delako, baina agian edozein lekutara heldu daiteke ere.
Zer egin dezake?
Gure gailuan gordeta dugun edozein motatako informazioa ikus dezake: argazkiak, kontaktuak, bideoak, WhatsApp eta Telegram aplikazioen mezuak eta edozein datu, mikrofonoa eta gailuen kamerak aktibatu erabiltzaileek konturatu gabe.
Nondik bidaltzen da?
Bi leku dira antza denez, alde batetik Telegram aplikaziotik, hau da, bere kaneletatik bidaltzen dute eta beste lekua, berri faltsuak edo benetakoak ez diren lekutik ere. APK artxibo mota bezala bidaltzen da eta instalatzerakoan malwarea aktibatuko litzateke.
Momentuz, Egipto, Jordania, Maroko, Libano eta Iran kaltetuenak dira, hala eta guztiz ere, adi ibili behar zarete.
Nola ezabatu daiteke?
Erarik eta onena ezabatzeko, telefonoa edo tableta osorik ezabatzea eta berriz instalatzea da. ZooPark.apk artxiboa jasotzen baduzue, ez instalatu eta ezabatu.
Iturria: Kaspersky