Zenbat bider pentsatu dugu disko gogor bat formateatzen dugun bakoitzean, barruan dagoen informazio guztia ezabatzen dela? ia beti ezta? artikulu honetan erakutsiko dizuet ez dela horrela gertatzen eta informazio asko ikusi ahal dela.
Duela egun batzuk, disko gogor zahar bat topatu nuen etxean, 320 GB disko gogorra. Gordeta nuen eta ez nekien zer nuen gordeta, beraz, ordenagailuan konektatu nuen informazio ikusteko, piztu nuenean, disko gogorra hutsik zegoela ikusi nuen, ez nuen artxiborik ikusten.
Ikertzeko momentu aproposa iruditu zitzaidan, erabiltzen dudan software berri eta berezi bat erabili nuen disko gogorraren informazio berreskuratzeko, orain arte erabiltzen nuen aplikazioekin datu gutxi berreskuratzen nituen.
Dena prest nuenean, prozesua martxan jarri nuen, hemen dituzue datuak:
Disko gogorraren tamaina: 320 GB
Disko gogorra analizatzeko denbora: Egun 1 (24 ordu).
Txostena egiteko denbora: 10 ordu.
Artxibo kopuru berreskuratzeko aukera: 1.452.889
Karpetak berreskuratzeko aukera: 87.028
Berreskuratzeko memoria kopuru guztia: 156,83 T (Terabyte)
Egun bat pasatu zen eta ondoren txostena egiten hasi zen, datu guztiak azaltzeko, beste 10 ordu behar ziren. Txostena ikusi eta gero, harrituta geratu nintzen, nahi izanez gero, 156,83 Terabyte berreskuratu ahal nituelako. Nahi gabe, dena berreskuratzeko eskatu nuen, hasi baino lehen, hau dena egiteko, zenbat denbora beharko zuen agertu zen, 177 egun. Momentuan gelditu nuen eta orduan konturatu nintzen nire disko gogorra Terabyte 1-koa zelako eta berreskuratzeko memoria kopuru osoa, 156,83 Terabytekoa, hau da, nire diskoa eta beste 176 beharko nituen datu guztiak gordetzeko.
Beraz, ez nuen ezer ez berreskuratu, karpeten barruan zegoen informazioa ikusi ahal nuen. Denetarik ikusi ahal zen, ahaztutako argazkiak, bideoak… artxiborik eta zaharrena, 2006. urteko izan zen.
Harrituta nengoenez, mugikor zahar bat erabili nuen ere ikertzeko, Android motatako bat. Telefonoa ezabatu nuen, fabrikatik etorritako ezabatzea edo formateoa aktibatu eta gero, kontsolatik datuak formateatu nituen ere.
Analisia egin eta gero, duela 4 urteko argazkiak eta bideoak topatu nituen, hau da, telefonoa erosi nuen garaiko datuak. Berriagoak ere agertu ziren, hori bai, telefono hau, azken denboraldian, probak egiteko erabili dut, hainbat bider formateatu dut, eta hala eta guztiz ere, duela 4 urteko argazkiak, bideoak, audioak, WhatsApp-koak zirenak eta ez… topatu ditut.
Honekin hau azaldu nahi dizuet, zuen ordenagailua, mugikorra, tableta, entzuteko gailuak (ipod edo antzekoak)… saldu nahi baduzue, adi egon gordeta duzuen edo izan duzuen informazioarekin, berreskuratu ahal delako, berdin da zenbat bider formateatu duzuen, informazio berreskuratzeko arriskua egongo da beti.
Zuen informazio ondo babesteko, ez saldu zuen ordenagailuak disko gogorrarekin. Zuen mugikorrak saldu nahi baduzue, adi egon gordeta duzuen edo izan duzuen informazioarekin, berreskuratu ahal delako.
Informazioa ezabatzeko, erarik onena, zulagailu batekin zulo batzuk egitea izango litzateke. Telefonoen edo pendriven kasuetan, mailu batekin jo suntsitu arte edo antzeko zer edo zer.