Zenbat bider pentsatu dugu “nire ordenagailua formateatu dut, listo, ez dago arazorik, nire datu guztiak desagertu dira” seguruenik bat baino gehiago pentsatuko du horrela. Jakin ezazue, egun, oso erreza dela ordenagailu baten datuak berreskuratzea. Datu guztiak oso garrantzitsuak dira, baina bereziki emailak.
Orokorrean ez diogu horrenbeste inportantziarik ematen, baina adibide batekin kontrakoa ikusiko duzue. Demagun zuen ordenagailutik, berdin dit zein posta zerbitzua erabiltzen duzuen (gmail, yahoo, hotmail…) emailak bidaltzen dituzuela, pribatuak, lanekoak… informazio nahiko pribatua dena (NAN zenbakia, kontu korronte zenbakia, mediku azterketen emaitzak…) hori guztia nahi hala ez, zuen ordenagailuetan gordeta geratzen dira, nola? beti ere, egia da, Outlook, Thunderbird, Mail… programak erabiltzen badituzue emailak irakurtzeko edo bidaltzeko.
Bidaia batean edo lanetik buelta, ordenagailua galdu edo lapurtzen dizute edo txarrago oraindik, zuen ordenagailua oparitu edo saltzen duzue, zer gerta daiteke? informazio guzti hori eta gehiago berreskuratu daitekeela.
Emailen kasuan, hemen duzue irudi bat.
Informatika forentsean erabiltzen den programa baten bitartez irudi hau erakutsi nahi dizuet (nik egindako adibidea) zuen datu guztiak ordenagailuetan gordeta geratzen dira, nahiz eta disko gogorra formateatu. Barcenas kasua gogoratuko duzue ezta? bere disko gogorrak desagertu ziren, ez zuten formateatu. Beraz, nola ezabatu gure informazioa? disko gogorrak apurtzen edo zulatzen zulagailu batekin.
Baten bat pentsa dezake “baina ordenagailua pasahitza badu?” kasu honetan berdin dira pasahitzak. Egia da, disko gogorra zifratuta badago, orduan zailago izan daitekeela eta web orritik sartzen bazarete zuzenean emailak irakurtzeko, ez gorde zuen pasahitzak nabigatzailean (Firefox, Chrome…) zeren eta berreskuratu ahal dira ere.
Hortaz, nire gomendio da, emailen kasuan, zifratuak bidaltzea, nola? ProtonMail zerbitzua erabiltzen, zer da ProtonMail? sakatu hemen honi buruz gehiago jakiteko.