Zuztarluze Jokoa

0
447

Jokoari buruzko informazioa

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko herri-jakituria izan da joko interaktibo honen oinarri eta abiapuntu. 2008ko urtean bat egin zuten Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalek bailarako euskararen ondare etnolinguistikoa batzeko eta ikertzeko. Lehenengo helburua euskal ondare etnografikoa eta linguistikoa batu, sailkatu, landu eta guztiarekin Haur eta Lehen Hezkuntzako umeentzako Euskal Curriculumean txertagarri izango zen material didaktiko-pedagogikoa sortzea izan zen. Ordurik hona hamaika material didaktiko argitaratu da. Oraingo hau, ostera, joko interaktiboa duzu.
Bi modutan jokatu daiteke:

– Atalez atal praktikatuz
– Denboraren kontra proba puntuagarrietan jokatuz

Zer egin behar dut aplikazioa edo jokoa euskaraz erabiltzeko?

Aplikazioak edo jokoak erabiltzerakoan zuzenean euskaraz agertzen ez bazaizkizue konfigurazio txiki bat egin beharko duzue zuen gailuetan. Batzuetan gure telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratuta izan behar dugu aplikazioak edo jokoak euskaraz erabiltzeko, bi aukera dituzue:

1.- Aplikazioaren edo jokoaren hizkuntza aukeratu (instalatu eta gero) hobespenetan aukera ematen bagaitu.

Horrela ez bada:

2.- Telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratu. Hemen bi bideo, oso lagungarriak, konfigurazioa lortzeko (YouTube):

Deskargatu hemen:

korrika

Idatzi zure iruzkina edo zalantza

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Jakin ezazu nola prozesatzen diren iruzkin-datuak.